ayuntamientoazpeitia.eus - Azpeitiko Udala - Azpeitiko Udala

Example domain paragraphs

Urtean zehar antolatzen dituen ekintzen baitan, Hitanoari buruzko hitzaldia antolatu du Udal Euskaltegiak ostegunerako, hilaren 18rako. Saioa Garbiñe Bereziartua EHU-ko irakasle azpeitiarrak emango du,  udal euskaltegian18:30etatik aurrera eta herritar orori irekia izango da. 

Datorren asteburuan, gimnasia erritmikoko txapelketa izango da asteburu osoan, Azpeitiko kiroldegian. Txapelketa egin ahal izateko beharrezko espazioak direla eta, asteburuetan izaten den familien txokoa ez da erabilgarri izango asteburu honetan (maiatzak 20-21). 

Ekoetxean antolatzen diren ekintza eta tailerren baitan, datorren igandean, maiatzaren 21ean, 10:00etan hasita, 16 urtetik gorako gazte eta helduentzako ekintza antolatu da.