2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.
posted by Kepa Diegez @ 11:57 AM 0 iruzkinak
Badirudi martxoaren azken bi egun eta erdi eta aipirilaren lehenengo bi egun eta erdiei esaten zaiela Zozomikoteak Gipuzkoa eta Nafarroako herri batzuetan. Pello Zabalak Naturaren mintzoa deritzon liburu zoragarrian martxoak 29ri dagokion izenburuan hauxe dakar: Zozomikoteak. Ondoko hau dio, besteak beste: "... Orixek Euskaldunak poema sortan honela dio notatxo batean: "Zozo mikote, zozo-bikote: zozoak bikoka kabi-egiten asten diran garaia. Martxoaren azkeneko bi ta Apirilaren leneko bi egunak, Mart