gizbermeo.blogspot.com.es - Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzua

Example domain paragraphs

Sari banaketa ekitaldia Busturiako BBK Klima Abenturan burutu da eta zuzenean eman da www.gaztedibusturialdea.eus webgunearen bidez . Haziberriak izeneko ideiak jaso du 3.000 euroko lehenengo saria eta Urdaibai Surf Center (USC) ideiarentzat izan da bigarren saria, 2.000 eurokoa. Diruzko sariaz gain, bi irabazle hauei, Arratzuko Elkartegiko langune bat doan erabiltzeko aukera ere lagako zaie urte batez euren ideia aurrera eramateko. Halaber, Torrealday Aholkularitza empresa gernikarrak irabazleari urtebeter

Guztira, 10 izan dira eskualdeko ekintzaile gazteek aurkeztu dituzten enpresa ideiak .

Ideia irabazlea , HAZIBERRIAK , Iñigo Arruabarrenak (33 urte, Ibarrangelu. Nekazaritzako ingeniari teknikoa) bultzatutakoa izan da. Zerbitzua espazio naturalen diseinuan eta instalazioan oinarritzen da, permakultura zein nekazaritza eta abeltzaintza erregeneratiboaren ekarpenak kontuan hartuz. Eskainiko diren diseinu hauek hainbat elementu desberdin izango dituzte, haien artean elkarlana nabarmentzen da. Atal bakoitza sistema osoaren onura bilatuz diseinatzen da: ortuak, berotegiak, basoak, abeltzaintza, en