korrika.org - Hasiera

Description: Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da.

race (1836) basque (172) euskara (74) aek (20) korrika (4) tipi-tapa (2) euskal herriko aek (2) 22korrika korrika 22 22.korrika

Example domain paragraphs

40 urte euskararen alde KORRIKAren historia Zer da KORRIKA? KORRIKA Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen KORRIKA antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 22 KORRIKA eta 43 urte igaro dira. 2024ko martxoaren 14an hasita, 11 egunez eta 10 gauez, eta gelditu gabe, KORRIKAk Euskal Herria zeharkatuko du 23. aldiz. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.

KORRIKA hasi eta amaitu arte, lekukoa eskuz esku eta kilometroz kilometro eramaten dute korrikalariek; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek KORRIKA helmugara iristean irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

Links to korrika.org (2)