sarean.com - Sarean – Jabi Zabalaren bitakora sarean

Example domain paragraphs

Urriaren 12an Hispanitatearen Eguna ospatzen da Espainian. Arrazismoan eta zapalkuntzan oinarritutako enpresa izan zen Abya Yalaren (Amerikaren) kolonizazioa, eta egungo espainiar askok harro aldarrikatzen dute Espainia proiektuaren abiapuntua markatu zuen ekimen fundazionala eta definitorioa. Amerikan, berriz, indigenen erresistentziaren nazioarteko eguna aldarrikatzen dute gero eta lagun gehiagok. Proiektu horren biktima izan diren herrien eguna beharko lukeen… Read More »

Larunbat goiza, kalean nago, Bilbon. Hiria esnatzen ari den ordu horretan Bizkaibus zerbitzuaren autobusak hiriaren jaun eta jabe direla dirudi. Hurtado Amezaga kalean bus berdeak baino ez dira ikusten, atzera-aurrera. Ondarroara joan nahi dut eta sakelakoari galdetu diot, Google jakintsuari. “Bizkaibus” aurkitzeko eskatu diot baina, emaitzetan webgune propiorik ez, soilik Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean galdurik… Read More »

Eta zergatik? Sarean Tricicle taldeko kideek Danacol esnekien iragarkiak “polemika sortu” duela diote Espainiako hainbat webgunetan. Bikoizketa txarragatik ala jatorrizkoa katalanez egina izateagatik? Egia da bikoizketa zozoa dela, baina kritika gehienen atzean dago jatorrizkoa katalanez izatea eta espainierara bikoiztua izatea. Ezohikoa da hori, ez ordea ingelesez egiten direnak gaztelaniaz ematea, baina ez dut inoiz horiengatik kritikarik… Read More »