Description: Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da EMMOA Fundazioa, 2013. urtean sortua, Gasteizen, eta euskal mendizaletasunarekin lotutako material historikoa gordetzea du xede; aldi berean, euskal mendizaletasunaren historiaren ezagutza sustatzen du, hitzaldiak, emanaldiak edo erakusketak eskainiz..
euskal herria (61) museoa (11) fundazioa (10) fototeca (9) hemeroteka (6) liburutegia (5) euskal mendizaletasuna (4) alpinismoa (4) objektu historikoak (4) euskadi. (4)
Euskal mendizaletasunerako aterpea. Lagundu zure sinadurarekin!
Zuk ere lagun diezagukezu Euskal Herriko mendizaletasunaren ondarea gordetzen
Euskal mendizaletasunaren historiak bete du dagoeneko mendea, eta zaletasun hori bideratu zuten lehenengo belaunaldiak, bizi-legez, pixkanaka-pixkanaka desagertzen joan dira, eta, era berean, desagertzen joan dira beren jardueren nortasun-ezaugarri ziren tresnak ere, ondare garrantzitsua osatzen zutenak.